Huetos etorbidean egingo diren zanga lanek trafikoan eta hiriko autobus zerbitzuan eragina izango dute apirilaren 13tik maiatzaren 13ra. Lanek erabat moztuko dute hirirako sarrerako noranzkoa Bekolarra eta Urartea kaleen arteko zatian, eta irteerako noranzkoan, berriz, errei bakarra egongo da erabilgarri.
Mugikortasuna bermatzeko, trafikoa Bekolarra, Alibarra eta Zurrupitieta kaleetatik desbideratuko da. Gainera, Düsseldorf kalean, Huetos etorbidearekin bat egiten duen tokian, noranzko aldaketa bat egokituko da, inguruko badoetara sartzea errazteko.
Obra hauek Tuvisa zerbitzuari eragingo diote, zehazki 5. lineaaren luzapenei. Huetos etorbidean dauden geralekuak —Mayoristas, Azucarera eta Mercedes— zerbitzuz kanpo geratuko dira apirilaren 13tik maiatzaren 10era bitartean. 5a luzapenerako (Asteguieta), Alibarra Mayoristas (Urartea noranzkoa) behin-behineko geraleku gisa erabiliko da, eta 5b luzapenerako (Jundiz–Ariñez / Arkaiate), berriz, Las Arenas / Mercedes behin-behineko geralekua egongo da eskuragarri.
Udalak eta Tuvisak gomendatzen dute joan-etorriak aurretiaz planifikatzea eta inguruan jarritako behin-behineko seinaleei kasu egitea.




