Protesta Samaniegoko jauregian eta Macán upategian egin da, Rotschild familiaren jabetzakoak direnak. Ekintzaileek salatu dutenez, familia horrek “paper historikoa” izan du Israelgo Estatuaren sorreran eta laguntzan, eta harreman horiek Zisjordaniako lurraldeen okupazioan eta Libanoko bonbardaketetan islatzen direla adierazi dute.
“"Ez dugu nahi Euskal Herrian estatu genozida bati laguntzen dioten enpresa edo familia sionistarik."
Ekintzak ordu erdi baino gehiago iraun du, eta Ertzaintza bertaratu denean hamar kide identifikatu ditu. Protesta hau Global Summud Flotilla Euskal Herria mugimenduak antolatutako bosgarren ekintza da, aurretik CAF enpresaren aurka ere mobilizatu baitira, Israelgo Estatuarekin dituen kontratuak direla eta.
Bestalde, Israelgo Estatuak Saif Abukeshek eta Thiago Ávila flotillako bi kide askatuko dituela jakinarazi da larunbatean. Hamar egun baino gehiagoz bahituta egon dira, eta Global Summud Flotilla Euskal Herria mugimenduak ospatu egin du askapena, baina adierazi du “9.000 bahituetatik azkena askatu arte” jarraituko dutela.




