Orozko udalbatzak foruen abolizioa eta 1976ko alkateen mugimendua gogoratu ditu

Udalak aho batez onartu du erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena eta autogobernuan sakontzeko beharra.

Orozko udaletxearen fatxada eguzkitsu bat, estilo dokumentalean.
IA

Orozko udaletxearen fatxada eguzkitsu bat, estilo dokumentalean.

Orozkoko udalbatzak aho batez onartu du 1876ko foruen abolizioaren 150. urteurrena eta 1976ko Bergarako Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoratzeko adierazpena, erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz.

Osoko bilkuran, EAJ eta EH Bildu alderdiek babestutako testuak salatu du Euskal Herriko eskubide politiko eta instituzionalen aurkako erasoa antidemokratikoa izan zela. Adierazpenak gogorarazi du Iparraldean Frantziako Iraultzaren ondoren eta Hegoaldean foru-erregimenaren murrizketen bidez gauzatu zela eskubide horien galera.
Bestalde, udalbatzak 1976an Bergaran sortutako Alkateen Mugimendua goraipatu du, euskal izaera nazionala mahai gainean jartzeagatik. Udalak herritarrak gonbidatu ditu uztailaren 19an herri horretan egingo den ekitaldian parte hartzera.
Udalak berretsi du herritarrek dutela euren etorkizun politikoa modu askean erabakitzeko eskubidea, herri-borondatea edozein estatus instituzionalen oinarri gisa hartuta. Era berean, autogobernuan eta foru-integrazioan aurrera egiteko beharra azpimarratu dute, eskubide historikoak gaur egungo behar sozial eta demokratikoetara egokitzeko.