Batbatean jaialdiak etenaldia egingo du ikuskizunen sektoreko grebarekin bat egiteko

Batbatean jaialdiak ordubeteko etenaldia iragarri du bere lehen jardunaldian, ikuskizunen sektoreko langileen grebarekin elkartasuna adierazteko.

Irudi generikoa: musika-jaialdi bateko agertoki hutsa, argi lausoekin.
IA

Irudi generikoa: musika-jaialdi bateko agertoki hutsa, argi lausoekin.

Batbatean jaialdiak ordubeteko etenaldia iragarri du bere lehen jardunaldian, 21:00etatik 22:00etara, ikuskizunen sektoreko langileen grebarekin elkartasuna adierazteko.

Jaialdiaren antolakuntzak hainbat bilera egin ditu greba deialdia bultzatu duten eragileekin, eta zuzenean entzun ditu sektoreko lan-prekarietatearen inguruko aldarrikapenak eta kezkak. Nahiz eta eskaera askorekin bat egin, logistikoki ezinezkoa zaie lehen jardunaldia erabat bertan behera uztea, horrek antolakuntza, teknika eta kontratu mailan izango lituzkeen ondorioengatik.
Batbatean jaialdia Euskal Herriko musika-industriaren parte aktibo diren pertsonek osatzen dute, eta gertutik ezagutzen dute —eta kasu askotan sufritzen ere bai— aisialdiaren eta ikuskizunen sektoreko prekarietate egoera. Horregatik, deialdi honekin bat egiteko eta kulturaren atzean dauden langileen errealitatea ikusarazteko beharra sentitzen dute.
Horregatik, kontzertuetan etenaldi bat egingo dute jaialdiaren ordu gorenean, 21:00etatik 22:00etara. Keinu honekin, kultura-eszenatoki justuago eta duinago baten aldeko konpromisoa berresten dute.