Taldeak musika egiteko eta elkartzeko gune aproposak izatea du xede nagusi. Sortu berri den elkartearen eta Amurrioko Udalaren arteko harremana bide onetik doa, eta bi aldeak elkarlanean ari dira behar horiei irtenbidea emateko.
Udal ordezkariek azaldu dutenez, hainbat eraikin aztertzen ari dira musikarien eskaerei erantzuteko. Helburua bi motatako espazioak bermatzea da: batetik, zuzeneko emanaldiak egiteko lekua, eta bestetik, entsegu-lokalak bilduko dituen gunea.
Elkartearen eta udalaren arteko bilerak martxan dira jada. Udal arduradunek adierazi dutenez, oso positibotzat jotzen dute musikariak batzeko egindako ahalegina eta datozen asteetan hartu-eman horien emaitzak ikustea espero dute.




