Jardunaldia Salburuko Gizarte Etxean hasiko da, 10:00etan. Bertan, udal instalazioen eta gizarte etxeen 2026-27 ikasturterako programazioa aurkeztuko da, udaleko hainbat sailetako arduradunen eskutik.
Ondoren, 10:30ean, Villa Suso Jauregian, IRONMAN Vitoria-Gasteiz probaren xehetasunak emango dira. Ekitaldi horretan erakunde ezberdinetako ordezkariak eta kirol probaren zuzendaritzako kideak izango dira.
Azkenik, 11:00etan, Montehermoso Kulturunean, Un pestañeo izeneko instalazio artistikoa aurkeztuko da. Erakusketa hori Iván Gómez artistaren lana da eta kultur arloko hainbat adituk parte hartuko dute aurkezpenean.




