Artunduagako zentral elektriko txikia, Luis Ocharan Jaunaren jabetzakoa, Domingo Ochandiano Larrea Kontratistak eraiki zuen 1921. urtean Artunduagako Zubian, Nerbioi ibaiaren eskuinaldean.
1921eko irailaren 10ean, Udal Arkitekto zen Victoriano Echeverria Jaunak txosten bat egin zuen, eta bertan adierazi zuen jabeak, inolako baimenik gabe, zubiko karelaren zati bat bota zuela eta eraikinaren mendebaldeko fatxadaren ondoan nasa bat eraiki zuela. Horrek udal jabetzako zubiaren argiari eta itxurari eragin zion.
Udalak, 1922ko urtarrilaren 17ko bilkuran, Ocharan Jaunak eskainitako 4.000 pezetako kalte-ordaina onartu zuen, eta horrekin itxi egin zuen irekitako espediente zigortzailea.
Zentralak, antzina Burdinola eta geroago Artunduagako Burdin Fabrika izan zirenen presa eta isurbidearen erretena erabiltzen zituen. Erretena 1970ean bota zen arte erabili zen.
Ez da zentralaren arrastorik geratzen, nahiz eta 2011n, zubia berriztu eta berria eraiki zenean, jatorrizko egoerara eraman zen zubiaren ekialdeko karelaren eremua.




