Instalazio berri honek trenbidea erabiltzen duten pertsonei bizikletak modu seguruan uzteko aukera emango die, eguneroko joan-etorrietan bi garraiobideak konbinatzea erraztuz. Mugikortasuneko zinegotzi Izaskun Reyes ek azpimarratu du zerbitzu hau hiriko puntu estrategikoetara zabaltzen jarraitzearen garrantzia. "Bizikletaren erabilera erosoagoa izatea nahi dugu, eta Vitoria-Gasteizen mugitzeko bizikleta aukeratzen duten pertsonek leku seguruak izatea. RENFEko geltokia adibide ona da, bizikletaz iritsi eta trenez bidaia jarraitzeko aukera ematen duelako, autoa erabili beharrik izan gabe."
Iglua irekitzea bat dator VGbiziz sarearen hedapen fase berri batekin. Datorren astean, anklaje bikoitzak instalatuko dira Autobus Geltokia, Santa Bárbara eta Nueva Fuera ko aparkalekuetan, eta horrek 138 plaza gehigarri sortuko ditu. Lanek 72.587 euroko inbertsioa dute eta instalazio horietan dagoen espazioa hobeto aprobetxatzea ahalbidetuko dute.
Interbentzioa segurtasunez egiteko, Santa Bárbara eta Nueva Fuera ko aparkalekuak aldi baterako itxi beharko dira. Udalak dagoeneko informatu die erabiltzaileei, eta lanak irauten duten bitartean Memorial eta Los Herrán eko aparkalekuak eskaini dizkie alternatiba gisa.
Halaber, datorren astean Lakua-Arriaga ko iglua zabaltzea aurreikusten da, eta beste 28 plaza irabaziko ditu. Hobekuntza horiei unibertsitate campuseko aparkaleku seguruaren konponketa gehitzen zaio, aurreko jaietan bandalismoaren ondorioz kalteak jasan baitzituen eta horren konponketa lanak amaituta daude.
"Aparkalekuen edukiera zabaltzeko eta ditugun instalazioak hobetzeko ahalegina egiten ari gara. Badakigu oso erabilgarriak diren espazioak direla eta erabiltzaileen beharrei erantzuten jarraitzea nahi dugu. Bizikletaren erabilera errazten jarraitzea da helburua, bai eguneroko joan-etorrietarako, bai garraio publikoarekin konbinatzeko", esan du Reyesek.




