Ekimen honen bidez, Kultura Zerbitzuak liburuaren sektoreko profesionalen, egileen eta irakurleen arteko topagunea sortu nahi du. Proiektua hiriko liburu-denden lana babesteko eta Vitoria-Gasteizko kultur agenda aberasteko diseinatu da.
Parte hartu nahi duten establezimenduek uztailaren 28ra arteko epea dute izena emateko. Horretarako, ferialibro@vitoria-gasteiz.city helbide elektronikora idatzi beharko dute informazio gehiago eskatzeko edo beren interesa adierazteko.
“"Liburu-dendak funtsezko eragile kulturalak dira eta irakurzaletasuna sustatzeko ezinbesteko lana egiten dute. Haien parte-hartzea giltzarria izango da ekimen honen arrakastarako."
Azokaren programazioak liburu-denden presentzia eta adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak uztartuko ditu. Udalaren helburua da hitzordu hau Vitoria-Gasteizko kultur egutegian erreferentziazko gune bihurtzea.




