Areatza, Dima eta inguruko herrietako eragileek bultzatuta, Zeanuri, Igorre eta Areatzan egingo dira ekitaldiak. Besteak beste, Wilson Saliwonczyk payadore argentinarrak Xabier Paya eta Oihana Bartra bertsolariekin partekatuko du saioa. Igorreko Transmisioa dokumentalak Argentinako euskal komunitateen esperientzia erakutsiko du. Areatzan, berriz, Tandilgo Herencia Viva egitasmoa, herri-kirolak, jantzak eta Arbasoak taldearen kontzertua izango dira.
Ekimenaren helburua ez da soilik diasporaren errealitatea ezagutaraztea, baita Arratia nazioarteko euskal sarearekin konektatzea eta euskara zein euskal kultura transmisio-tresna gisa indartzea ere.
Egitaraua honakoa da:
Urriaren 3an, osteguna, Zeanurin, 19:30ean, Payada + bertsoak saioa izango da Kultur Etxean, Xabier Paya eta Oihana Bartra bertsolariek eta Wilson Saliwonczyk payadoreak parte hartuta. Eñaut Intxaurraga izango da gai-emailea.
Urriaren 3an, osteguna, Zeanurin, 19:30ean, Payada + bertsoak saioa izango da Kultur Etxean, Xabier Paya eta Oihana Bartra bertsolariek eta Wilson Saliwonczyk payadoreak parte hartuta. Eñaut Intxaurraga izango da gai-emailea.
Urriaren 4an, ostirala, Igornen, 19:00etan, Aitzol Salaberria Goñiren Transmisioa dokumentalaren proiekzioa izango da Lasarte Aretoan, eta ondoren, berbaldia egilearekin.
Urriaren 5ean, larunbata, Areatzan ospatuko dira ekitaldiak: 12:00etan, herri-kirolak Jasoka taldearekin; 13:30ean, kalejira Eingo eskolako trikitilariekin; 15:00etan, bazkaria Aldamin jatetxean; 18:30ean, Tandilgo dokumentalaren proiekzioa; 19:00etan, jantza-plazarekin Ander Elorduirekin; 20:00etan, Tandilgo jantza taldeak Xabi Aburruzagarekin; eta 21:30ean, Arbasoak taldearen kontzertua.




