Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak, Joana Egiluz Herritarren Babeserako sailburuordeak eta Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordeak lagunduta, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren bilera berri bat egin du gaur Gasteiz eko Eusko Jaurlaritza ren egoitzan.
Bileran, Basque Segurtasun Foroa ren topaketen jarraipena, aurtengo Euskadi ko delinkuentzia datuen bilakaera eta Euskadi ko Segurtasun Publikoaren Plan Orokorraren jarraipen txostena landu dira. Era berean, Itsas Salbamenduaren arloko eskumenak hartzea ere aztertu da.
Kontseilu honek urtero biltzen ditu Euskadi ko segurtasun publikoko sisteman eskumena duten edo parte hartzen duten erakunde guztiak: Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, EUDEL, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza, Abokatuen Kontseilu Autonomikoa, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, TSJPV eta Euskadiko Fiskaltza Nagusia. Helburua da informazioa partekatzea, koordinazio instituzionala indartzea eta herritarren zerbitzura dagoen segurtasun publikoaren eredu integral bat finkatzera bideratutako lan-ildoak aurreratzea.




