BIZAN Fest ekimenak ikasturtean zehar egindako lan artistikoa erakutsiko du. Guztira, 20 tailerretako kideek dantza, antzerkia, musika, poesia eta fikziozko proposamenak aurkeztuko dituzte Gasteizko hainbat gunetan, 1.000 ikusle ingururentzat.
Programazioa maiatzaren 19an hasiko da Salburuko gizarte etxean. Ondoren, Arriaga eta Aldabe gizarte etxeetan izango dira emanaldiak maiatzaren 20an eta 21ean, hurrenez hurren, arratsaldeko 17:30ean.
Jaialdiaren hurrengo hitzorduak maiatzaren 26an izango dira Federico García Lorca antzokian, eta azken emanaldia ekainaren 8an egingo da Ignacio Aldecoa kultur etxean, fikziozko proposamen batekin.
Sarrerak BIZAN zentroetan eskuratu daitezke 2 euroko prezioan. Salbuespen gisa, ekainaren 8ko emanaldia doakoa izango da, edukiera bete arte.




