Abuztuaren 27an, ostegun honetan, hasiko da Vitoria-Gasteizko Udal Dantza Kontserbatorioan bigarren matrikula epea, 2026-2027 ikasturterako. Ikasketa arautu gabekoak, hala nola Harremanetarako eta Predantza (5-7 urte), ez dute sarbide probarik behar, beraz, matrikula plazak bete arte egongo da zabalik.
Aitzitik, Ikasketa Elementaletara eta Profesionaletara (arautuak) sartzeko, sarbide-probak egin beharko dira irailaren lehenengo astean. Proba hauetarako izen-ematea irailaren 1era arte egongo da zabalik. Gainditutakoan, matrikula egin ahal izango da. Aipatzekoa da Ikasketa Elementalen lehenengo ikasturtea dagoeneko beteta dagoela.
Interesatutako familiek ikasketa arautu gaberako matrikula egin dezakete, baita arautuen probetarako izena eman ere, zentroko idazkaritzan 09:00etatik 14:30era, herritarrentzako arretarako bulegoetan eta online.




