Zarauzko 'Bertakoak' ekimenak bere edizio berria egingo du apirilaren 25ean, herriko biztanleek munduko gastronomia aniztasuna dastatzeko aukera izan dezaten. Ekimen honetan, hamaika elkarte gastronomikok eta sukaldarik parte hartuko dute, bakoitzak bere jatorrizko herrialdeko plater tradizionalak prestatuz.
Lehen edizioa 2414an egin zen, eta orduan 77 pertsonak hartu zuten parte. Harrezkero, 1.500 zarauztar baino gehiagok parte hartu dute ekimen gastronomiko honen edizio desberdinetan, herriko kultura aniztasuna sustatuz.
“"Elkarte gastronomikoak zarauztarren ohituretan errotutako elementuetako bat dira, eta goraipatzekoa da 11 elkartek ekimen honetan parte hartzeko erabakia hartu izana. Horrek agerian uzten du Zarauzko herritarrek herrian bizitzera datozen zarauztar berriekiko duten sentsibilitatea."
Aurtengo edizioan parte hartuko duten elkarte eta herrialdeen artean daude: Iñurritza (Palestina), Alkartasuna (Nazio Zeltak), Zazpi (Honduras), Batzokia (Bolivia), Arrano (Afganistan), Itsasmendi (Guatemala), Ongi Etorri (Kolonbia), Galeperra (Senegal), Carballeira (Ukraina), Kurpil (Nikaragua) eta F. Zurbarán (Paraguai).
Bertakoak ekimeneko otorduek 10,50 euroko prezioa izango dute, eta aldez aurretik izena eman beharko da apirilaren 13tik 22ra bitartean. Izena emateko, Udaleko Gizarte Zerbitzuen eraikinera (Zigordia kalea, 33) joan daiteke, 943 005 127 telefono zenbakira deitu edo immigrazioa@zarautz.eus helbide elektronikora idatzi.




