Getaria k gazteentzako espazio autogestionatu berri bat estreinatuko du laster. Aldamar parkea n kokatutako lokalean egindako egokitze-lanak amaierara iritsi dira, eta azken xehetasun batzuk baino ez dira falta espazioa herritarren eskura jartzeko. Udalak ate-irekiak antolatu ditu urriaren 17an eta 18an, herritarrek gune berria barrutik ezagutu eta egindako lanaren emaitza bertatik bertara ikusteko aukera izan dezaten.
Gune berriak erabilera anitzeko areto zabal bat eta bi entsegu-gela eskainiko ditu, besteak beste. Horrez gain, bi sarrera-irteera eta bi komun egokitu dira, eta akustika zaindu da, espazioak izango dituen erabilera ezberdinei ahalik eta erantzun onena emateko.
Espazio honen sorrera gazteen eta herriko eragileen beharrak eta nahiak aztertzeko prozesu parte-hartzaile baten emaitza da. Lanketa horretan, gazteen parte-hartzea, aisialdi ohiturak eta etorkizuneko erabilerak aztertu ziren, gune berriaren ezaugarriak eta aukerak definitzeko. Helburua da gune berria irekia eta dinamikoa izatea, gazteek zein herriko eragileek beren ekimenak garatzeko eta Getaria ko bizitza sozial eta kulturala indartzeko aukera izan dezaten.
Guneak Gazte Asanbladaren eta Grakaren autogestioa sustatu nahi du, baina baita herriko eragile sozial, sindikal eta politikoek elkartzeko, antolatzeko eta beren ekimenak garatzeko lekua izatea ere.
Obrak aurreikusitakoa baino hiru hilabete inguru atzeratu dira, saneamendu-sarean egindako aldaketek, ur-iragazketek eta horniduran izandako atzerapenek eraginda. Hala ere, Udalak kalitatezko esku-hartzea bermatu du, araudi guztiak betez. Udalak pozik baloratzen du lortutako emaitza.
Ate-irekiak aukera emango dute espazio berria ezagutzeko, bertan egindako lanak ikusteko eta aurrerantzean izango dituen aukerak ezagutzeko. Horrela, Getaria k elkartzeko, sortzeko, entseatzeko eta herriari ekarpena egiteko gune berri bat irabazten du.
Ate-irekiak:
Lekua: Aldamar parkea
Urriak 17, larunbata: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00
Urriak 18, igandea: 12:00–14:00
Lekua: Aldamar parkea
Urriak 17, larunbata: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00
Urriak 18, igandea: 12:00–14:00




