Zumaiako arraunlariak hirugarren Hondarribian

Emakumezkoen traineruak denboraldiko estropada onena egin du eta Euskotren ligan mantentzeko borrokatuko dela erakutsi du.

Emakume arraunlariak uretan lehian, atzean kostaldea eta zelai berdeak.
IA

Emakume arraunlariak uretan lehian, atzean kostaldea eta zelai berdeak.

Zumaiako Arraun Elkarteko emakume arraunlariek denboraldiko estropada onena egin dute gaur Hondarribian, hirugarren postuan sailkatuz eta Euskotren ligan mantentzeko borrokatuko dutela erakutsiz.

Zumaiako Arraun Elkarteko emakumeek denboraldiko estropada onena egin dute gaur Hondarribiko uretan, eta hirugarren postuan sailkatu dira. Lehenengo txanda irabazi dute, eta ziabogan San Juan eta biek parez pare izan arren, bueltako luzean atzean utzi dituzte Hibaika, Donostiarra eta San Juan. 11.06.16 denbora eginda, ohorezko txandakoen Tolosaldea eta Astillero ere gainditu dituzte.
Azken postuan egon arren, gaurko lanak argi utzi du Zumaiak Euskotren ligan mantentzeko borrokatuko duela. Hala azpimarratu du estropada amaitu berritan Amane Jimenez patroi azpeitiarrak ETBko kameren aurrean; azken hiru jardunaldietan gaurkoa bezalako lan ona egiten saiatuko direla esan du.
Estropada Arraun Lagunakek irabazi du (10.55.02), eta Orio izan da bigarren (11.03.54).
Gaurko emaitzen ostean, Zumaiak sei puntura dauka Donostiarra: 34 puntu ditu Donostiarrak eta 28, berriz, Zumaiak.
Gizonezkoetan ere oso fin aritu da Zumaia, eta hirugarren sailkatu da Errenterian (Gipuzkoa) egindako erlojupekoan. Deusto nagusitu da (19.36.62), Zarautz izan da bigarren (19.48.12) eta Telmo Deunek hirugarren (19.50.88).