Joan den larunbateko Gala Gaua ren ondoren, Zumaia k Euskal Jai Eguna ospatuko du bihar. Herritarrek jada prestatu dituzte txapelak eta gonak, eta ostiralera begira daude festa giroan murgiltzeko.
Zumaiako Musika eta Dantza Eskola ko dultzaineroek emango diote hasiera egunari goizeko 9:00etan udaletxe aurretik. Ordubete geroago, 10:00etan, azoka zabalduko da Alde Zaharrean, eta hainbat musika taldek joko dute kaleetan zehar.
“"Balkoitik balkoirako bi bertso saio izango dira eguerdian: 12:00etan udaletxean eta 13:00etan Kofradian. Miren Artetxe eta Xabat Illarregi arituko dira kantuan."
Herri bazkariaren ondoren, arratsaldean, taloak egongo dira 18:00etatik aurrera Odietan, eta sagardo dastatzea Gurrutxaga plazan. Laket taldea k emango duen dantzaldiak itxiko du egitaraua 22:30ean Amaia plazan.
Egitarauaren barruan, goizean zehar musika izango da kaleetan, eta kantujira antolatu dute Larraina euskara taldea k eta Korokoiak taldea k. Arratsaldean, Joxe Mendizabal ekin haurrentzako dantzaldia eta Jagoba eta Maddalen trikitilariekin beste bat ere izango dira Eusebio Gurrutxaga plazan.




