Goizeko 10:00etan hasiko da hitzordua Azpeitiko erdigunean. Bertan, moto zaleek beren ibilgailu historikoak ikusgai jarriko dituzte herritarrentzat, bi erroberako 'bitxi' hauek gertutik ezagutzeko aukera emanez.
Parte-hartzaileak Gipuzkoako hainbat herritatik etorriko dira, hala nola Tolosa, Donostia, Eibar edo Bilbo eta Gasteiz hiriburuetatik. Elkarretaratzearen ostean, ibilbide bat egingo dute Errezil, Bidania-Goiatz, Beizama eta Nuarbe inguruetatik barrena.
Ibilbidea amaituta, motoak berriro Azpeitiko plazan aparkatuko dituzte eta bazkaria egingo dute Baigera gunean, egunari amaiera emateko.




