Atzoko kontzertuan, Aitor Garitano tenorrak eta Ignacio Arakistain pianistak euskal musikari egin zioten tokia, tartean Valentin Larrea musikagilearen lanak interpretatuz, bere jaiotzaren 150. urteurrena gogora ekarriz. Emanaldiak harrera bikaina izan zuen, ermita bete egin baitzen eta txalo zaparradak jaso zituzten artistek.
Gaur, zikloa Burdinbidearen Euskal Museoan jarraituko du, Urola trena ren mendeurrena ospatzeko. Garazi Navas musikariak eta Maite Lopez idazleak 'Urolako trena, mende batez gure bidaide' kontzertu-performance ibiltaria eskainiko dute, museotik Lasaora joan-etorria eginez. Kontzertua 21:00etan hasiko da.
Gaurko ekitaldian parte hartzeko sarrera Kulturaz.eus webgunean hartu behar da. Zikloko lehenengo emanaldia Javier Perez de Azpeitia pianistak eskaini zuen uztailaren 10ean, zinema mutuaren hiru klasikori musika jarriz.




