Txapelketak aurrera jarraitzen du asteburuan zehar, eta astelehen, astearte eta asteazkeneko partiden ordutegiak zehaztu dira. Aurrebenjamin mailakoek finalerdietako partidak jokatuko dituzte astelehenean.
Astelehenean, 17:15ean hasita, aurrebenjaminen finalerdiak izango dira. Lehenengo partidan, Aetz Aranburu eta Marko Almendro arituko dira aurrez aurre Markel Lizarazu eta Aimar Juaristi ren aurka. Ondoren, Ian Aranbarri eta Erik Zubizarreta neurtuko dituzte indarrak Aner Franco eta Ander Iturralde bikotearen aurka.
Asteartean, 17:00etan hasita, haurren mailako partidak jokatuko dira. Joab Diaz eta Alejandro Laguna bikoteak Aizol Garate eta Xanet Arana ren aurka jokatuko du.
Asteazkenean, 17:30ean hasita, kimuen mailako partidekin osatuko da asteko egitaraua. Aiur Romer eta Jon Azpizu ren aurka arituko dira Aietz Astigarraga eta Enaitz Andola. Jarraian, Ekain Aramendi eta Haize Aramendi bikoteak Beñat Andola eta Eki Elorza ren aurka jokatuko du.




