Ekimen hau hainbat erakunde eta herritarren arteko elkarlanari esker gauzatu da. Oñatiko Udalak finantzatu du landareen kostua, eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoak beharrezko materiala —hesolak eta olaziak— eman du doan.
Landaketa lanak Urbiako lagun talde batek egin ditu auzolanean, iazko esperientzia errepikatuz. Parte hartzaileen artean Segura, Zegama, Arrasate, Zornotza, Zarautz, Mutriku, Azkoitia eta Zestoako herritarrak izan dira.
Zuhaitz berriak Urbiako ermitatik Artzanburu eta Eskista aldera doan xendran kokatu dituzte. Helburu nagusia da etorkizunean, eguraldi txarra edo lainoa dagoenean ere, mendizaleek bidearen norabidea errazago identifikatu ahal izatea.




