ELA eta LAB sindikatuek deituta, dozenaka langilek Azkoitiko erdigunera jo dute 'Kaleratzerik ez' lelopean. Sindikatuen arabera, enpresaren zuzendaritzak ez du negoziaziorako borondaterik erakutsi eta prozesua ezkutuko kaleratze gisa definitu dute.
Langileen ordezkariek azpimarratu dutenez, aurkeztutako alternatibak, hala nola aurre-erretiroak edo borondatezko irteerak, zuzendaritzak baztertu egin zituen. Egoera horren aurrean, langileek erakundeen inplikazio handiagoa eskatu dute lantegiaren etorkizuna bermatzeko.
Mobilizazioa sindikatuen arteko desadostasun giroan gertatu da. CCOO, UGT eta USO sindikatuek protesta honekin bat egiteari uko egin diote, ELA eta LAB sindikatuen estrategia kritikatu duten idatzi baten bidez.




