Hitzaldia Azoka Plazako aretoan izan zen atzo arratsaldean, eta "Energia berriztagarrien sokatira" izenburupean, Biologian doktore eta unibertsitateko irakasle batek eta energia berriztagarrien proiektuen aurkako dinamika bateko kide batek hartu zuten parte hizlari gisa.
“"Hiru urtean lurraren defentsaren alde egindako borrokaren ondorioz, Sañoa inguruko parke eolikoaren proiektu erraldoia atzera botata dago."
Hala ere, elkarteak azpimarratu du ezin dela ahaztu Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS) Urola Kosta eskualdean, Sañoa-Etumetatik gertu, Errezilgo Komisolatza ingurua –Aizarnako ibarra– eta Beizama eta Bidania-Goiatz arteko mugartea "jopuntuan" jarri dituela, "eolikoen eta fotovoltaikoen makroproiektuak egiteko" asmoz.
Sañoa Eguna ospakizun eta aldarrikapen eguna izango da. Horretarako, Sañoarako irteerak antolatu dituzte iganderako: Azpeititik, 09:00etan plazatik irtenda; Zestoatik, 09:00etan Gurutzetik irtenda; eta Errezildik, 08:30ean irtenda.




