Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruan, Sahatsa dantza taldeko 55 ezpata-dantzarik eta dozena bat txistularik parte hartuko dute ekitaldi honetan. Aurreko urteetan egindako bi ekitaldiak Urrestilla n eta Azkoitia n izan ziren.
Emanaldia 19:20an hasiko da Basazabal jauregitik, eta ezpata-dantzariak eta txistulariak Azpeitia ko herriko plazara joango dira, udaletxetik herriko bandera jasotzera. Ondoren, Elizkaletik Soreasuko Sebastian Donearen parrokia aurrera abiatuko dira, non ezpata-dantza eta bandera-dantza eskainiko duten.
Jarraian, Erdikaletik gora herriko plazara igoko dira, 20:00ak aldera. Bertan, berriro dantzatuko dituzte ezpata-dantza eta bandera-dantza, eta Gipuzkoako bost dantzen emanaldia ere izango da. Ekitaldiaren amaieran, herriko bandera udaletxera itzuliko da eta dantzariak Basazabal jauregira erretiratuko dira.
Sahatsaren 50 urteurreneko ezpata dantzaren aurreneko atala Urrestillan egin zuten ekainaren eta bigarren atala Azkoitian San Joan bezperan, ekianaren 24an.
Aurtengo Azpeitia Dantzan egitasmoa joan den ekainaren 27an hasi zen, eta aurretik ere izan dira beste dantza-emanaldi batzuk, hala nola Luix Beltzaren dantza suelto eskolako eta Juan Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldia, eta Dantzaki eskolako areto dantzen emanaldia. Hilaren 19an, berriz, Itsasikoek saioa eskainiko dute Soreasu antzokian.




