1911ko Kontxako Bandera eraberritu dute Getarian

Eva Gonzalezek zaharberritutako trofeoa udal atarian ikusgai dago, Getariak inoiz lortutako bost banderetatik azkena.

Berreskuratutako 1911ko Kontxako Bandera bat erakusten duen irudia.
IA

Berreskuratutako 1911ko Kontxako Bandera bat erakusten duen irudia.

Getariako Udalak larunbat eguerdian aurkeztu zuen 1911. urtean herriko traineruak irabazitako Kontxako Bandera, Eva Gonzalez zaharberritzaile adituak egindako lan bikainaren ostean.

Bost bandera lortu ditu Getariak bere historian zehar Kontxako badian; hiru XIX. mendean eta beste bi XX. mendean. Aurkeztu berri den trofeoa da azkena, 1911. urtean eskuratutakoa.
Banderak udalaren ganbaran egoera oso txarrean aurkitu ondoren, Balenciaga Museoan lan egiten duen Eva Gonzalezi proposatu zitzaion zaharberritzea.
Lana luzea eta xehetasunez betea izan da. Orain, galtzeko arriskuan egon ondoren, etorkizunera begira geratuko da. Oraingoz, udaleko atarian egongo da ikusgai, berreskuratutako beste bandera zahar batzuekin batera.

Behin amaituta etorkizunera begira hor geratuko da galtzeko arrisku bizian egon ondoren, oraindik ez dago garbi non utziko den baina bitartean udaleko atarian ikusgai egongo da, berreskuratu diren beste bandera zahar batzurekin batera.

Bestalde, igande eguerdiko 12:30ean, herriko frontoian egingo da Esperantza traineruaren eta bertan joango diren arraunlarien aurkezpena. Laster hasiko dute Eusko Label Liga eta herritarrek 2026ko kirolariak ezagutzeko aukera izango dute.