Zumaiako XLII. Herri Lasterketa martxoaren 13an izango da, eta izen-ematea zabalik dago jada kronoak.com webgunean. Proba nagusia 17:00etan hasiko da, eta bi ibilbide izango ditu: bata 5,6 kilometrokoa eta bestea 10,2 kilometrokoa.
Proba nagusirako izen-ematea kronoak.com webgunean egin beharko da. Gainera, hainbat kategoria txikiago ere izango dira egun berean:
- 15:45 – Alebinak: 1.050 metro (Irteera Beheko plazan).
- 16:00 – Infantilak: 2.100 metro (Irteera Beheko plazan).
- 16:10 – Kadeteak: 2.100 metro (Irteera Beheko plazan).
- 16:30 - Benjaminak 300 metro (Irteera Saregile plaza parean).
- 16:35 - Aurrebenjaminak 250 metro (Irteera Saregile plaza parean).
- 16:40 – Eskola adinekoen sari banaketa.
- 17:00 – Helduen lasterketa: 5.100 metro eta 10.200 metro (Irteera Beheko plazan).
Herri lasterketaren izen ematea zabaltzearekin batera, San Silvestre lasterketaren xehetasunak ere eman ditu Udalak. Haurrentzako lasterketak Oxford paretik Eusebio Gurrutxaga plazaraino izango dira LH1etik LH4ra bitartekoentzat, plazatik Aita Mari taberna pareraino LH5 eta LH6koentzat, eta Paoleraino DBH1 eta DBH2koentzat. Gainera, 11:30ean Nordic Walking saioa eta 12:00etan helduen txanda izango dira. Parte hartzeko ez da aurrez izena eman behar, eta txorizo egosia eta salda jasoko dute parte hartzaile guztiek.
Bestalde, 2027ko Flysch Trail lasterketaren data ere zehaztu du Udalak: urriaren 2an izango da. Izen ematearen inguruko xehetasunak laster emango dituzte.




