Goizean goiz ekin diote ospakizunei, Zubiondo Gaiteroak taldearen kalejirarekin. Ondoren, Udal Musika Bandak eta Txalkor Txistulari Taldeak ere kalejiretan parte hartu dute.
10:50 ean, udal ordezkariek, Ana Azkoitia alkatea buru zutela, elizarako bidea hartu dute. EAJko eta PSE-EEko zinegotziek osatutako segizioari Udal Musika Bandak eta Txalkor Txistulari Taldeak lagundu diete udaletxearen eta parrokiaren arteko ibilbidean. Juan Bautista Mendizabal ek eraman du Azkoitiko bandera segizioaren aurrean.
Felix Azurmendi parrokoak eta Xabier Gomez, Sant Feliu de Llobregateko gotzain azkoitiarrak, gidatutako meza nagusian parte hartu dute Parrokiko Abesbatzak eta Iraurgi Abesbatzak. Meza ondoren, ordea, euri zaparraden ondorioz, itzulera-ibilbidea bertan behera utzi behar izan dute.
Eguraldi txarrak buruhandi eta erraldoien kalejira ere baldintzatu du, eta aurreikusitako ibilbidea egin ezinik geratu da.
Eguerdiko 13:00 etan, Udal Musika Bandak eta Txalkor Txistulari Taldeak kontzertua eskaini dute Kontzejupean, eta herritar ugari bildu da bertara.
Arratsaldean eta gauean ere ekitaldiz betetako egitarauak jarraituko du, eguraldiak laguntzen badu. 17:00 etan, pilota-partidak jokatuko dira Gurea pilotalekuan, Caixabank Masters Txapelketaren barruan. Altuna III.a eta Imaz, Larrazabal eta Zabaleta ren aurka arituko dira; ondoren, Murua eta Eskirozek Amiano eta Gabirondo ren aurka jokatuko dute.
Aldi berean, 17:30 etik aurrera, egurrezko jokoak izango dira Ikurriñaren plazan, Txiki Chef ekitaldia herriko plazan, eta karaokea Azoka Plazan.
19:00 etan, magia poteoa egingo da, eta 19:30 ean, muxikoak izango dira Balda plazan, Patxi eta Konpainia rekin.
20:00 etan, Azkoitiko gimnastika erritmiko taldea k erakustaldia eskainiko du kiroldegian. Zubiberri ko 25 gimnastak parte hartuko dute, 16 ariketa eginez.
Gauean, 22:00 etan, Film Laburren XIV. Lehiaketako lanak proiektatuko dituzte plazan, eta ondoren sari-banaketa egingo da. Emanaldiaren ostean, La Reina del Pop taldeak La Oreja de Van Gogh taldeari egindako tributua eskainiko du.
Gaua luzatu nahi dutenentzat, 00:30 ean, Lepue Zapaldu taldearen kontzertua izango da txosnagunean, eta 01:30 ean, Yakovlev 42 taldearen emanaldia.




