Urrestillako Sanjoanetan pilota jaialdia izango da ekainaren 19an

Euskal pilota selekzioak hiru partida jokatuko ditu Txikuri pilotalekuan, sarrera doakoa delarik.

Irudi generikoa pilota jaialdi bati buruzkoa.
IA

Irudi generikoa pilota jaialdi bati buruzkoa.

Aurten ere pilota jaialdi bat izango da Urrestillako Sanjoanetan, ekainaren 19an, Txikuri pilotalekuan, Euskal pilota selekzioaren eskutik.

Aurten ere izango da aukera esku pilotaz gozatzeko Urrestillako sanjoanetan. Hasiera batean ekainaren 19rako antolatuta zegoen goi mailako pilota jaialdia bertan behera geratu zen, antolatzaileek azaldu zutenez, Aspe enpresak telebista emankizunetarako akordio berri bat sinatu zuelako. Aurtengoa 27. edizioa izango zen jaialdi honetan.
Hutsune horri irtenbidea aurkitu zaio, eta pilotazaleentzat hiru eskuzko pilota partida antolatu dira Txikuri pilotalekuan ekainaren 19rako, Euskal selekzioa Urrestillatik mundura lelopean. Jaialdia 21:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.

Pilotazaleak gonbidatu dituzte pilota jaialdira.

Hilaren 19an jokatuko diren partidak honakoak izango dira: lehenengoan, Olatz Arrizabalaga eta Enara Gamindez arituko dira; bigarrenean, Azketa eta Garmendia, Etxeberriaren eta Irazustabarrenaren aurka; eta hirugarrenean, Egigurenek eta Bernaolak, Muruaren eta Elorzen kontra.