“"Orduko idazle gehienak bat zetozen: Orion arrantzale bizimodua egitea ezinezkoa izango zen barrako sarrera-irteera konpondu ezean. Baina 1901eko maiatzaren 14ko balearen etorrerak sardinetan harrapatu zituen Olaizola, Loidi, Atxega, Manterola eta Uranga arrantzaleak. Aspaldi ez bezala, ia 100 herritarrek aurkitu zuten tostartea herriko traineruetan eta lurrunontzietan; eta beste hainbeste emakume aritu ziren mallera, arrain-saltzaile, saregile eta salazoi-fabriketan lanean."
Orio XX. mendearen hasieran, Balearen Eguneko hitzaldien amaieran
Orioko arrantza eta bizimodua aztertuko dituzte bihar, Balearen Egunaren baitan antolatutako hitzaldi zikloaren amaieran.
Egilea: Nerea Goikoetxea Arana
••2 min irakurtzeko
IA
Orio herriko arrantza-ontzi historiko bat, XX. mendearen hasieran.
Orioko arrantza eta bizimodua aztertuko dituzte bihar arratsaldean, Balearen Egunaren baitan antolatutako hitzaldi zikloaren amaieran, XX. mendearen hasierako testuinguruan.
Maiatzaren 14 an ospatuko den Balearen Eguna ren aurreko ekitaldien artean, hitzaldi zikloaren azken saioa bihar arratsaldean izango da, 19:00 etan, zimitorioan. Hitzaldi honetan, XX. mendearen hasiera ko Orio ko arrantza eta bizimodua izango dira hizpide, “Sardinatan edo antxoatan ari ziren” izenburupean.
Bi herritarrek, San Nikolas arrantzale kofradiarekin elkarlanean, XX. mende ko arrantza eta Orio ko bizimodua ikertzen ari dira. Hitzaldian, mende horren hasierako hamarkadak aztertuko dituzte, baxurako arrantzak indarra hartu zuen garaia eta herriaren etorkizuna itsasoari lotuta berrantolatzen hasi zen unea.
1901 eko maiatzaren 14 ko balea izan zen azkena, eta urte berean irabazi zen lehen Kontxako Bandera. Hamarkada horretan sortu ziren Orio n lehen baporeak, salazoi-fabrikak, San Nikolas kofradiaren berritzea eta Dendarikoa plazako kofradia, besteak beste. XX. mende aren lehen urte haietan ezarri ziren gerora ia 30 bapore izatera iritsiko zen herriaren oinarri nagusietako batzuk.



