Pagoeta natura parkea ko Iturraran parketxea k uda sasoiko ikuskizun astronomikoetako bat, Perseiden izar-jauziak, modu ahaztezinean bizitzeko aukera paregabea eskainiko du abuztuaren 14 an. Jarduera gaueko 22:00etan hasiko da, eta Jesus Arregi, astronomian aditua, gidatuko du zeruan barna egingo den bisita.
Plazak betetzen badira, bigarren saio bat antolatuko da hurrengo egunean, abuztuaren 15 ean. Azalpenak euskaraz emango dira. Jarduera honetan parte hartzeko, helduek 8 euro ordaindu beharko dute eta haurrek, 6 euro (3-12 urte bitartekoentzat). Izen-ematea 943.835389 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita egin daiteke.
Bestalde, abuztuak 14 eta 21 ean, taloa egiten ikasteko aukera ere izango da Iturraran parketxea n, eguerdiko 13:00etatik 14:00etara. Bisita hau Agorregiko burdinola eta errotetara egindakoarekin osatu ahal izango da, bertan norberak bere taloa egiteko aukera paregabea izango duelarik. Prezioak berdinak izango dira: helduek 8 euro eta umeek 6 euro.




