Iruneko Udala k jakinarazi duenez, Retinaren Mundu Eguna dela eta, udaletxeko fatxada berdez eta urdinez argiztatuko da datorren igandean, irailaren 27an, gauean. Ekimen hau FARPE (Distrofia Hereditarioen Retina Elkarteen Espainiako Federazioa) elkartearen eskaerari erantzunez gauzatuko da, 'Argiek inspiratzen dute' kanpainaren barruan.
Ekintza honek bi milioi pertsonari baino gehiagori eragiten dien desgaitasun honi ikusgarritasuna ematea du helburu, bai ikusmen-defizientziak dituztenei, bai itsutasuna dutenei.




