Iaz Bilbora egindako lehen irteeraren ondoren, aurten Iruña izango da helmuga. Parte-hartzaileak Azkoititik abiatuko dira autobusez goizeko 09:00etan, Julio Urkixo etorbidea 7 zenbakiko geralekutik.
Behin Iruñean, Labrit Fundazioaren eskutik bisita gidatu bat egingo da hiriko kaleetan zehar, hiriburuaren historia hobeto ezagutzeko. Ondoren, bazkaltzeko aukera izango da Laba kulturguneko tabernan. Arratsaldeko 17:30ean itzuliko dira Azkoitira.
Irteeran parte hartu nahi dutenek izena emateko epea zabalik dute apirilaren 30a baino lehen. Izena eman daiteke online galdetegi baten bidez, maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora idatzita edo 675 85 71 11 telefono zenbakira deituta.
Maxixatzeneko bazkideek 10 euroko kuota ordaindu beharko dute autobus bidaia eta bisita gidatua barne, eta bazkide ez direnentzat, berriz, 15 eurokoa izango da prezioa.




