Aurten Euskotren Ligan lehiatuko diren zortzi ontziak honako hauek dira: Astillero, Donostia Arraun Lagunak, Nortindal Donostiarra, Hibaika, Orio, San Juan, Tolosaldea eta Zumaia.
Ligako lehen erronka itsasotik urrun izango dute, Madrilgo Buitrago del Lozoyako urtegian. Bertan, Isabel II. kanala-175. urteurrena bandera izango dute jokoan. Hasierako tiroaren ostean, atsedenik gabe jardungo dute arraunlariek, asteburuko bina jardunaldi izango baitituzte.
Txapelketa Kantauri zein Atlantikoko uretan lehiatuko da, Euskadin, Kantabrian eta Galizian. Abuztuaren 22-23ko asteburuan amaituko da lehiaketa Zarautzen, eta orduan jakingo da aurtengo trofeoa nori egokitu zaion.
Denboraldi-aurrean, Donostia Arraun Lagunak taldeak bere titulua berresteko prest dagoela erakutsi du, Gipuzkoako, Euskadiko zein Espainiako txapelketak irabaziz. Talde honetako kide da Aiora Belartieta, zazpi urte daramatza taldean eta lau liga irabazi ditu.
Bestalde, Donostiako beste eskifaian ere izango da herritarrik; Enara Arruti Bantxan lehiatuko da, bigarren urtea izango baitu Lasarte-Oriako gazteak.
Euskotren Ligako ontziek Madrilen dute lehen hitzordua
Joan den hilaren 19an, Donostian Aquariumean egin zen Eusko Label eta Euskotren Ligen aurkezpen gala. Bertan, 2025 denboraldiko txapeldunak izan ziren protagonista nagusiak. Donostia Arraun Lagunakeko arraunlariek Euskotren Trofeoaren erreplika jaso zuten, eta Orio Orialkiko arraunlariek, berriz, CaixaBank koroarena.




