Bertsolari Gazteen L. Lizardi Sariaren lehen bi kanporaketak aste honetan jokatuko dira, ostegun eta ostiral iluntzean, Zarautz eko Santa Klara lekuan. Ekitaldi hauek Motxian Etxebeltz bertsoguneak eta Zarauzko Udalak antolatzen dituzte Euskal Astea ren barnean.
Guztira 16 bertsolari gaztek hartuko dute parte. Lehenik eta behin, bi kanporaketa jokatuko dira zortziko formatuan. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako, eta gainerako lau finalistak puntuazioaren arabera erabakiko dira.
Saioak 22:00 etan hasiko dira eta sarrera librea izango da. Osteguneko saioan honako bertsolari hauek arituko dira oholtzan: Araitz Katarain (Mallabia), Bittor Altube (Abadiño), Ekhiñe Zapiain (Bera), Haizea Arana (Eskoriatza), Julene Iturbe (Azkoitia), Amets Aizpurua (Getaria), Uxue Alkorta (Zarautz) eta Maddi Aiestaran (Beasain). Aimar Sorazu izango da gai jartzailea.
Ostiraleko kanporaketan, berriz, honako hauek kantatuko dute: Adei Urbitarte (Zarautz), Eki Mateorena (Leitza), Haira Aizpurua (Sara), Mikel Etxezarreta (Olaberria), Martin Abarrategi (Aramaio), Suhar Gesalaga (Azpeitia), Irantzu Idoate (Hazparne) eta Ekain Tolaretxipi (Hernani). Maite Aizpurua k jarriko dizkie gaiak.




