Latzen taldeak, Oñatikoa jatorriz, bere musika ibilbidea berreskuratu du urteetako isiltasunaren ostean, eta Azkoitiko Herriko plazan arituko da uztailaren 18an. Taldeak adierazi duenez, “argindarra bueltatu da hareazko erlojua irauli orduko”, eta denborak ez du argiaren indarra apaldu, urdindu bada ere.
Laukotea berritu egin da, iraganeko ideiak, egungo baliabideak eta etorkizuneko ilusioak uztartuz. Horren emaitza da Denboraren orbainak izeneko hirugarren diskoa, zaindua, heldua eta askotarikoa dela deskribatzen dutena.
“"Latzen zena eta dena ulertzeko balio dute, bien arteko lotura naturalaren bidez. Izaera bera mantendu dute, baina abiadura mantsotzeko eta bizkortzeko esperientzia gehiagorekin. Horrelakoak dira Denboraren orbainak, arrastoa uzteko prest daudenak."
Kontzertua Herriko plazako eszenatokian izango da, gaueko 22:00etatik aurrera. Taldeak hamar abesti berri aurkeztu ditu, 27 urte luzeren ondoren, kontzertu bira honen baitan.




