Emakumezkoen taldeak, Euskotren ligan ari direnak, Castron jokatuko du larunbatean X. Caixabank bandera. Estropada lineakoa izango da, lau kaletan banatuta, eta traineruek bi luze egin beharko dituzte ziaboga bakarrarekin. Zumaia lehen txandan arituko da, beste hiru talderen artean.
Igande goizean, berriz, Orioko 28. Emakumezkoen Estropada-Orioko Kanpina XIV. Bandera izango dute jokoan. Estropada lineakoa izango da ere, eta txandak aurreko eguneko sailkapenen arabera erabakiko dira.
Euskotren ligan, hiru jardunaldi jokatu ondoren, Zumaia zazpigarren postuan dago 8 punturekin. Donostiarra du atzetik (5 puntu) eta San Juan aurretik (12 puntu).
Gizonezkoen taldeak, berriz, KAE-1 ligako VIII. Orio Kanpina bandera jokatuko du larunbat arratsaldean Orion. Estropada lineakoa izango da, lau luze eta hiru ziabogarekin. Zumaia ohorezko txandan arituko da beste hiru talderen artean.
Gaur-gaurkoz, gizonezkoen taldea hirugarren da sailkapenean 53 punturekin, Deusto (57 puntu) eta Zarautz (55 puntu) aurretik dituela.




