Getariako Iturzaeta Herri Eskolan aurreikusitako hobekuntza-obrak amaitzear dira. Uztailean hasi ziren lanak, eta zortzi asteko exekuzio-epea zuten, 157.964,29 euroko aurrekontuarekin, BEZa barne.
Juan Antonio Aranburu Aizpuru arkitekto teknikoak idatzitako proiektuak hainbat hobekuntza aurreikusten zituen eraikinean. Lanen artean, fatxadan jardutea, balkoietan hobekuntzak egitea, bajanteak egokitzea, ateak berritzea, eskaileran konponketak egitea eta belusaren instalazioa burutzea zeuden.
Udako oporrak amaitzean, irailaren hasieran hasiko dute Iturzaetan ikasturtea, eta lanak ordurako prest egotea espero da.
Obrak aurreratuta, aurreikusitako jarduketak iragarritako zortzi asteetan gauzatuko dira, proiektuan jasotako esku-hartze guztiak betez.




