Lagun Onak MB mendi elkarteak Ehunmilak Bira ren hirugarren etapa prestatzen du apirilaren 25erako, larunbata. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 23a arte dute izena emateko epea. Ibilbide honek Larraitz eta Lizarrusti lotuko ditu, Aralar mendikateko gailur esanguratsuenetako batzuk zeharkatuz.
Aurretik, otsailean Azpeitia-Tolosa etapa eta martxoan Tolosa-Larraitz zatia osatu zituzten mendizaleek. Hirugarren etapak 16 kilometroko luzera du eta 1.100 metroko desnibel positiboa, antolatzaileek “etapa laburra, baina aldapaz betea” dela adierazi dutenez.
Etapa laburra, baina aldapaz betea.
Parte-hartzaileak apirilaren 25ean, goizeko 07:00etan, Azpeitiko anbulatorio aurretik aterako dira autobusez Larraitzera. Izena emateko jarraibide guztiak Lagun Onak MB ren webgunean daude eskuragarri. Elkarteko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 20 euro. Ibilbidearen track-a ere webgunean kontsulta daiteke.




