Orioko Udala k 2019an onartutako 2020-2030 Energia Plana ren baitan, udal instalazioen energia kontsumoa murrizteko eta autokontsumoa handitzeko neurriak hartzen jarraitzen du. Azken bost urteetan zortzi instalazio fotovoltaiko ezarri ditu, eta horietan berriena Zaragueta Herri Eskola n kokatua dago.
Lanak gauzatzeko, Udala k 35.000 euro jaso zituen Gipuzkoako Foru Aldundi tik eta 56.470 euro Energiaren Euskal Erakunde tik. Jarritako instalazioa, hain zuzen, 100 kW-ko potentziarekin, Orion ezarritako handiena da.
Joan zen udan hasi ziren lanak, eskola itxita zegoela aprobetxatuz. Orain, proba eta doikuntza fasea gaindituta, instalazioa martxan da. Guztira, Udala k aurreratu du 20 udal ekipamendu hornituko dituela, tartean Udaletxea, Arraunetxe eta Kultur Etxea.
Helburua argia da: 2030erako ezarritako %40ko kontsumo murrizketa betetzeaz gain, autokontsumoa %25ekoa izatea lortzea.




