Mendi lasterketa honek bi distantzia izango ditu: 26 kilometroko proba bat, goizeko 9:00etan hasiko dena, eta 65 kilometroko beste bat, goizeko 8:00etan abiatuko dena. Proba luzeko parte-hartzaileek Hernio mendira igoko dira, eta ondoren, Bidania-Goiazko lurretatik igaroko dira.
Antolakuntzak neurriak hartu ditu lasterkariak igaroko diren errepideetan sor daitezkeen arazoak minimizatzeko. Horretarako, Gipuzkoako Errepide Sailak eta Jaurlaritzako Trafiko Sailak baimena eman diote GI-2634 errepidean, 8,500 eta 11,000 kilometro puntuen artean, goranzko noranzkoan errei bat ixteko.
Ondorioz, Bidania-Goiaztik Errezil aldera doan erreia itxita egongo da goizeko 9:00etatik 11:30era. Noranzko horretan doazen gidariek Urrakitik igarotzen den GI-3740 errepidea hartu beharko dute alternatiba gisa.




