Korrontzi taldeak bira erraldoi bat iragarri du, haien Korrontzi Dantzan proiektuaren hamargarren urteurrena ospatzeko. Bira honek 51 kontzertu hartuko ditu barne, Euskal Herrian zehar eta nazioartean, datorren urtera arte. Emanaldi horietan, Oinkari dantza taldeak Korrontziren abestietarako sortutako koreografiak aurkeztuko ditu, eta tokian tokiko dantza taldeek ere parte hartuko dute.
Bira 2027ko martxoaren 13an amaituko da Bizkaiko Barakaldoko BECen, non ehun dantza talde eta 1.200 dantzari inguru bilduko diren emanaldi erraldoi batean. Taldearen helburua, hamarkada honetan egin bezala, mundua dantzan jartzea da, "mundua dantzan jarriko nuke Korrontzi banintza" leloarekin.
Bira honetako emanaldi berezietako bat larunbat honetan, apirilaren 11n, izango da Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean. Gune horretako elkarguneak antolatu du saioa, eta Korrontzi taldeak ondo ezagutzen du agertokia, azken urteotako Euskararen Galan parte hartu baitu bertan. Azken edizioa azaroaren 29an ospatu zen, eta taldeko kideek Eliza Zaharra dantzan jarri zuten ikuskizuna agurtzeko.
Korrontzi taldearekin batera, Oinkari (Billabona), Harribil (Orio) eta Orbeldi (Usurbil) dantza taldeek ere parte hartuko dute Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean egingo den emanaldian. Sarrera guztiak agortuta daude jada.




