Janire Gonzalez-Etxabarri eta Richard Oribe omendu dituzte Orioko XI. Garagardo Azokan

Mirotza Sariak banatu zituzten urteroko ekitaldian, urarekin lotura duten kirolariak goraipatuz.

Surflari bat olatu baten gainean, atzealdean Euskal Herriko kostaldea eta mendi berdeak lausotuta.
IA

Surflari bat olatu baten gainean, atzealdean Euskal Herriko kostaldea eta mendi berdeak lausotuta.

Orio Arraunketa Elkarteak XI. Garagardo Azoka abiatu zuen atzo arratsaldean, eta Janire Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarra eta Richard Oribe igerilari donostiarra omendu zituen Mirotza Sarien bidez.

Urtero bezala, maila gorenean nabarmendu diren kirolariei aitortza egiteko balio izan zuen ekitaldiak. Kazetari Iker Gururrutxaga k aurkeztu zuen ekitaldia, eta nabarmendu zuen bi omenduek, arraunarekin lotura zuzena izan ez arren, urarekin harreman estua duten kirolak lantzen dituztela, nazioartean lorpen handiak erdietsiz.
Iñaki Arrillagak egindako oroigarriak jaso zituzten bi kirolariek. Lehenik, surflari gazteak, eta ondoren, igerilari beteranoak. Oribe k eskerrak eman zizkion Orioko herriari eta klubari, saria jasotzea ohore bat izan dela adieraziz, eta amaitzeko, "Aupa Orio!" oihukatu zuen.
Gonzalez-Etxabarri k ere esker hitzak izan zituen, saria jasotzeagatik eta bere sorterriko harrera onagatik: "Ez zuen inolaz ere espero Mirotza Saria ematerakoan nigan pentsatzea" adierazi zuen.