I. Erniope Rallysprintak ikusmin handia sortu du Azpeitian

Bihar, larunbata, jokatuko den I. Erniope Rallysprintaren aurkezpen ekitaldiak jende ugari bildu du Azpeitiko Perez Arregi plazan.

Irudi generikoa rally auto baten pneumatikoarena, legarrezko errepide batean.
IA

Irudi generikoa rally auto baten pneumatikoarena, legarrezko errepide batean.

Azpeitiko Perez Arregi plazan egin den I. Erniope Rallysprintaren aurkezpenak ikusmin handia sortu du, eta bihar, larunbata, jokatuko dira lau txandak Errezil eta Bidania-Goiatz arteko errepidean.

Bihar, larunbata, I. Erniope Rallysprintaren lau txandak jokatuko dira Lapatx zabortegiaren paretik abiatuta, Errezil eta Bidania-Goiatz arteko errepidean. Guztira, 46 auto gidarik hartuko dute parte auto lasterketan, eta gaur arratsaldean egin dituzte egiaztapenak eta aurkezpena Azpeitiko Perez Arregi plazan.
Ekitaldiak jende ugari bildu du, eta bertaratutako autozaleek autoak gertutik ikusteko eta gidariekin hitz egiteko aukera izan dute. Lasterketaren lehen txanda, goranzkoa, bihar goizeko 10:00etan hasiko da, eta errepidea 09:00etan itxiko dute. Antolatzaileek aurreikusten dute proba 18:30 eta 19:00 bitartean amaituta egongo dela, eta orduan irekiko dela berriro bidea.
Ardatz Motorsport klubak antolatu du ekitaldia, Azpeitiko, Errezilgo eta Bidania-Goiazko udalen laguntzarekin. Bigarren txanda ere goranzkoa izango da, 12:00etan hasita. Arratsaldean, berriz, beheranzko bi txanda jokatuko dira, Bidania-Goiaztik Lapatx zabortegira artean, 15:00etan eta 17:00etan hasita.