Hamabi lizar berri landatu dituzte Urbiako inguruetan

Auzolanean egindako ekimenak Urbiako ermitatik Artzanburu eta Eskista aldera doan bidea markatzea du helburu.

Irudi generikoa: mendiko bide batean landatutako lizar gazteak.
IA

Irudi generikoa: mendiko bide batean landatutako lizar gazteak.

Urbiako inguruetan hamabi lizar berri landatu dituzte aste honetan, eremu horretako zuhaitz ilara luzatzeko eta mendizaleentzako erreferentzia guneak sortzeko asmoz.

Ekimen hau hainbat erakunde eta herritarren arteko elkarlanari esker gauzatu da. Oñatiko Udalak finantzatu du landareen kostua, eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoak beharrezko materiala —hesolak eta olaziak— eman du doan.
Landaketa lanak Urbiako lagun talde batek egin ditu auzolanean, iazko esperientzia errepikatuz. Parte hartzaileen artean Segura, Zegama, Arrasate, Zornotza, Zarautz, Mutriku, Azkoitia eta Zestoako herritarrak izan dira.
Zuhaitz berriak Urbiako ermitatik Artzanburu eta Eskista aldera doan xendran kokatu dituzte. Helburu nagusia da etorkizunean, eguraldi txarra edo lainoa dagoenean ere, mendizaleek bidearen norabidea errazago identifikatu ahal izatea.