Eskualdeko pilota elkarteek urtean zehar hainbat txapelketa antolatzen dituzten arren, Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa berezietako bat da. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) atzo, asteartea, egin zuen txapelketaren aurkezpena Donostian, eta bertan izan ziren lehiaketan parte hartuko duten elkarteetako ordezkariak.
Aurtengo edizioan, 24 herrik eman dute izena eskuzko txapelketarako. Horrez gain, hamar herrik larruzko paletako eta pala motzeko modalitateetan parte hartuko dute, eta hemezortzi herrik gomazko paletako lehiarako. Urola Kosta eskualdeari dagokionez, sei herrik eman dute izena: Aia, Azkoitia, Azpeitia, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.
Eskuzko modalitatean, Aia k, Azkoitia k, Azpeitia k eta Zestoa k hartuko dute parte. Erremintako txapelketan, berriz, Azpeitia eta Zumaia izango dira ordezkariak. Gomazko paleta modalitatean, Azpeitia izan ezik, gainerako herri guztiek lehiatuko dute.
Erreminta modalitatean, Azpeitia k eta Zumaia k larruzko paleta eta pala motza uztartuko dituen lehiaketan jokatuko dute. Bi herriek final zortzirenetan hasiko dute txapelketa, maiatzaren bigarren asteburuan. Azpeitia k Olaberria ren aurka neurtuko ditu indarrak, joaneko partida etxetik kanpo jokatuz eta itzulerakoa etxean. Zumaia k, berriz, Oiartzun izango du aurkari, joanekoa etxean jokatuz eta itzulerakoa etxetik kanpo.




