Getariako Udala k lanpostu bat betetzeko deialdia egin du, Lanbide ren bitartez. Kudeaketa ekonomikoko erdi mailako teknikari (A2 azpitaldea) postua aldi baterako beteko da, hasiera batean lan-pilaketa murrizteko eta ondoren amatasun baimen bat estaltzeko. Kontratuak gutxi gorabehera bederatzi hilabeteko iraupena izango du.
Lanpostu honek funtsezko eginkizunak izango ditu Udalaren eguneroko finantza-kudeaketan. Egitekoen artean daude nominak prestatzea, Gizarte Segurantzako izapideak egitea, fakturen ordainketa eta kontabilitatea, aurrekontuen jarraipena, fakturazioa, banku-kontziliazioak, zerga-betebeharrak, dirulaguntzen justifikazioa eta dirubilketa lanak.
Eskaera akademikoari dagokionez, Ekonomia, Zuzenbidea, Enpresagintza edo antzeko unibertsitate-graduak eskatzen dira. Euskararen aldetik, C2 hizkuntza-eskakizuna lehentasunezkoa da, baina C1 duten hautagaiak ere baloratuko dira, baldin eta C2 mailakoak aurkitzen ez badira.
Balorazioan, esperientzia zehatza hartuko da kontuan: Gizarte Segurantzako kudeaketan, nominak prestatzen, SAREKO sistemarekin lan egindakoan eta lanpostuaren gainerako eginkizunetan metatutakoa.
Lanpostuak 3.722,64 euroko hileko soldata gordina izango du. Ordutegia 08:00etatik 15:00etara izango da, malgutasunarekin eta Udalhitz hitzarmenaren arabera. Hautaketa prozesu honetatik ez da lan-poltsarik sortuko.
Getariako Udalak herritarrei dei egin die baldintzak betetzen dituztenek parte har dezaten, udal zerbitzuen jarraitutasuna eta kalitatezko arreta bermatzeko.
Interesdunek ekainaren 26a baino lehen eman beharko dute izena, Udalaren web orrian aurki daitekeen estekaren bidez.




