Getariako Udala k ekitaldi irekia antolatu du astearte honetarako, arratsaldeko 18:30 ean, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra ren (HAPO) aurrerapena aurkezteko. Aurkezpena udaletxeko pleno aretoan egingo da, eta herritarrak gonbidatuta daude bertaratzera, 2025 eko abenduaren 18 an Diagnostikoarekin egin zen bezala.
Santiago Peñalba arkitektoa, HAPOa lantzen ari dena, arduratuko da lehen proposamenaren nondik-norakoak azaltzeaz. Gainera, maiatzaren 6 tik aurrera, dokumentuaren gako nagusiak jasotzen dituzten panel informatzaileak udaletxeko sarreran egongo dira ikusgai, herritarrek informazioa eskuragarri izan dezaten.
Prozesu honekin, Getariako Udala k 2008 ko araudia gaur egungo beharretara eta etorkizuneko erronketara egokitu nahi du, herri osoaren etorkizuneko ikuspegi bateratua lantzeko helburuarekin. Horretarako, herriaren egoera aztertu da, arazoak, aukerak eta lehentasunak identifikatzeko, eta Getaria ren hurrengo 15 urteetako norabidea zehazteko.
Egindako lanketa eztabaida fasean dago, eta Udalaren helburua da herritarren ekarpenekin dokumentua hobetzea eta lehentasunak finkatzea. Horregatik, herritarrak animatu nahi ditu aurkezpenera gerturatu eta elkarrizketan parte hartzera, planaren garapenean aktiboki laguntzeko.




