Getaria k goi mailako arraun ekitaldi bat hartuko du igandean, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadekin. Hain zuzen ere, Getariako Arraun Elkartea k bere 50. urteurrena ospatzen ari den urte honetan, etxean lehiatuko dira Ion Larrañagaren taldekoak.
Arraunaren eliteak Getaria ko uretan izango du hitzordua, ikuskizun eta giro paregabea bermatuz. Txapelketa nagusi honen aurkezpena Ameztoi Txakolindegia n egin zen, eta bertan erakutsi zituzten biharko banderak.
Joan den asteburuan Ondarroan izandako arazoen ostean, taldeak maila ona erakutsi zuen Hondarribia n, laugarren postuan amaituz. Sailkapen orokorrean ere postu horretan daude, eta larunbatean Pasai Doniban en txanda nagusian arituko dira. Gauzak ondo bideratzen badira, igandean ere etxean izango dira txanda nagusian.
Zaleak giroa berotzen ari dira, eta hitzordu berezia antolatu dute igande goizerako. 'Marea Marroia' deialdiak herritar guztiak gonbidatzen ditu 11:00etan plazan biltzera, eta handik elkarrekin mollara jaisteko, estropadaz gozatzera.
Giroa ezin hobea izango da une oro, plazatik mollarainoko bidea txistulariek, herriko bandako kideek eta trikitilariek girotuko baitute, Getaria ko kaleak kolorez eta animazioz jantziz.




