Geoparkeen Asteko hitzaldiak: zientzia eta surfaren lotura

Joseba Egaña eta Tony Butt gaur eta bihar arituko dira hizlari Euskal Kostaldeko Geoparkean.

Surf taula hondartzan, olatuak eta eguzkia.
IA

Surf taula hondartzan, olatuak eta eguzkia.

Euskal Kostaldeko Geoparkea Europako Geoparkeen Asteko egitarauan murgilduta dago, eta zientziari eta surfari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu gaur eta bihar.

Gaur arratsaldeko 18:00etan, Surfa eta Zientzia erakusketa zabalduko dute Oxford aretoan. Inaugurazio ekitaldian, Joseba Egaña, Euskalmeteko iragarpen arduradunak, meteorologiak olatuengan duen eragina azalduko du. Erakusketa maiatzaren 31ra arte egongo da ikusgai.
Biharko hitzaldia, berriz, Europako Geoparkeen Astearen barruan Deba, Mutriku eta Zumaia artean antolatutako ekitaldi garrantzitsuenetakoa izango da. Tony Butt surflari eta ozeanografia fisikoan doktorea Aita Mari aretoan izango da, Asier Hilario geoparkeko zuzendari zientifikoarekin solasean. Hitzordua 19:00etan hasiko da eta sarrera librea izango du.