Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako Gazte Astea hasi zen atzo, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren (ENAM) historiari buruzko solasaldi batekin. Dozenaka lagun elkartu ziren Gaztetxean, Imanol Satrustegiren azalpenak entzuteko, mugimendu horren ibilbideari buruzko xehetasunak eskaini baitzituen.
Ekitaldiek ostegunean jarraituko dute, Jon Kortazarrek Geopolitika: inperialismoa krisian izeneko hitzaldia eskainiko baitu Gaztetxean, arratsaldeko 18:00etan. Hurrengo egunean, aldarrikapen eta festa ekintzak uztartuko dira, dantza poteoa, parrillada eta parodia eginez.
Gazte Astea larunbatean amaituko da. Egun horretarako, Xoxotera mendi irteera bat antolatu dute goizean, eta 11:00etan Xoxotera Igoera proba egingo da. Hamaiketakoaren ondoren, proba horren sari banaketa egingo da.




